Gaur arratsaldean hasiko dira San Pedro jaiak Karmengo parkean

Gaur arratsaldean hasiko dira San Pedro jaiak Karmengo parkean
2015/06/26 eta kitto!

Sanjuanak agurtu eta jarraian, atsedenaldirako tarterik gabe, gaur (barixakuan, ekainaren 26an) hasiko dira San Pedro jaiak gure herrian. Ekitaldi gehienak Karmen kaleko parkean izango dira, Beheko Tokia jubilatu etxekoen eskutik. Arratsaldeko 16.30ean umeendako txokolate-jana izango da, eta ondoren jokoak hasiko dira (lapikoak apurtzen, zaku lasterketa...). 19.00etan, Gorriti eta bere abereak egongo dira Karmeneko parkean. Eta ordu berean Las Fellini taldearen kalejira irtengo da Untzagatik. Egitarau osoa jarraian:


Barixakua 26
16.30.- Umeendako txokolate-jana. Karmen kaleko parkean.
17.00.- Umeendako jokoak (lapikoak apurtzen, zaku-lasterketak…). Karmen kaleko parkean.
19.00.- Gorriti eta bere animaliak. Karmen kaleko parkean.
Antolatzailea: Beheko Tokia.
19.00.- Las Fellini taldearen kalejira. Untzagatik abiatuta.

Zapatua 27
12.00.- Toka eta igel-toka txapelketa. Karmen kaleko parkean.
18.00.- Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako mariatxiaren emanaldia. Karmen kaleko parkean.
18.00/20.30.- “4milpasos” Eibar K.E.-ak eta Wicok bultzatutako kultur ekimena, Josu Mujikaren koreografiarekin. 4 euro. Coliseoan.
19.30.- Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia. Karmen kaleko parkean.
21.00.- Kaleetan Kantuz taldekoendako piskolabisa. Beheko Tokia-n.
21.30.- Dantzaldia, Tukan taldearekin. Karmen kaleko parkean.
Antolatzailea: Beheko Tokia.

Domeka 28
11.00.- San Pedroko meza eta konjurua, Akondia baserrian.

Astelehena 29
12.00.- Meza, Eibarko Koru Gaztearen parte-hartzearekin. Karmengo Amaren elizan.
13.00.- Toka eta igel-toka txapelketaren sari-banaketa eta piskolabisa.
Antolatzailea: Beheko Tokia.