Gaurko Santa Kurutz egunak asteburuan jarraipena izango du

Gaurko Santa Kurutz egunak asteburuan jarraipena izango du
2012/05/03 eta kitto!

Maiatzaren 3an ospatzen den Santa Kurutz egunaren inguruan Santa Kurutzeko jai batzordeak antolatutako ekitaldiak asteburuan, zapatuan eta domekan egingo dira, baina gaur ere gogoan izango dute Santa Kurutz eguna, 17.30etan ermitan egingo den kanpai-errepikarekin eta, jarraian, Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen omenez 18.00etan hasiko den meza ospatuta. Astebururako egitaraua jarraian irakur dezakezue:

Zapatua 5
10.30.- Kanpai-errepika.
11.00.- Meza, Santa Kurutzeko ermitan Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde. Hamaiketakoa.
12.00.- Juan Mari Narbaiza bertsolaria, Jone Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariak.
12.30.- Haurrentzako jolasak.
13.00.- Herri jolasak, auzoko gazteen eskutik.
14.30.- Bazkaria Ixua jatetxean. Ondoren erromeria, Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

Domeka 6
10.30.- Kanpai-errepika.
11.00.- Meza nagusia, Santa Kurutzeko ermitan. Piskolabisa.
12.00.- Soka-dantza Kezka dantza taldearen eta Usartza txistulari taldearen eskutik. Jone Uria eta Miren Gisasola trikitilarien emanaldia.
12.45.- Haurrentzako jolasak.
14.30.- Kanpai hotsak, jaiak agurtzeko.