Gaztetxe eguna ospatuko dute bihar Gazte Asanbladakoek

Gaztetxe eguna ospatuko dute bihar Gazte Asanbladakoek
2017/05/05 eta kitto!
Eibarko Gazte Asanbladako kideek biharko egitarau zabala prestatu dute Gaztetxe Eguna ospatzeko. Goizetik ekingo diete jarduerei, 11:30ean Eibarko Bizikleta Plazan (“Galerosen”) hasiko diren jokoekin. Ondoren, 13:00ak aldera Eonian elektrotxarangak lagunduta Gaztetxeraino jaitsiko dira, han bazkaltzeko (bazkaria 14:30ean hasiko da eta tiketak Depor eta Beleko tabernan ipini dituzte salgai, 10 eurotan). Arratsaldeko 17:00etan animatzen direnak Gaztetxean egingo diren jokoetan parte hartzeko aukera izango dute eta ondoren, 19:00etarako mojito jaia antolatu dute terrazan. Eta, eguna biribiltzeko, 22:30etik aurrera kontzertua emango dute Galtzagorriak (ska-punk) eta Lokurie taldeek.