Hotzari aurre eginda santaeskean irten ziren Sostoakoak

0    Jaiak 
Silbia
Hotzari aurre eginda santaeskean irten ziren Sostoakoak
2012, Ots 07

Zapatuan, Santa Ageda bezperan, kalejiran ibili ziren Kaleetan Kantuzeko jubilatuak eta Sostoa abesbatzakoak. Azken hauek, gainera, Santa Agedari koplak abesteko irteeran Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako hainbat trikitilariren laguntza izan zuten eta, kalejira amaituta, hotzari aurre egiteko modu ezinhobea aurkitu zuten, Auzokoak elkartekoek gonbidatuta Edozer elkartean salda beroa eta txorizoa hartuta. Sostoakoen kalejiran ateratako argazkiak ikusteko, gure albuma zabaldu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude