Kittonbolia zabalik eta martxa betean, opari mordoa banatzeko prest

Kittonbolia zabalik eta martxa betean, opari mordoa banatzeko prest
2015/09/08 eta kitto!

Hamabigarren urtez zabaldu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Kittonbolia Arraten, eliza parean. Urtero bezala Kittonbolia opariz beteta topatuko duzue. Goizeko 10.00az geroztik, nahi duenak txartelak euro batean erosi eta apalak betetzen dituzten opariak etxera eramateko aukera ederra dauka. Sari moduan banatzeko zerbait eman duten enpresa eta erakundeen laguntzari esker era guztietako opariak banatuko ditugu aurten ere: gaztak, afariak, txuletak, erosketa-txartelak, ardo botilak, telebista, GPS-a, argazki kamera, kamisetak, motxilak, erlojuak, urdaiazpikoak, lurrinak, eskola-materiala, Coliseorako sarrerak… eta beste hamaika sari eder banatzeko irrikitan gaude. Eta, jakina, …eta kitto! Euskara Elkarteak bihotzez eskertuko dizue txartela erostean emandako laguntza. Izan ere, urtero bezala Kittonbolan batzen den dirua Eibarren euskeraren alde beharrean lan egiteko erabiliko dugu eta guztiz beharrezkoa da Berbetan, Txikitto!, Transmisioari buruzko mintegia, Bertso-paper lehiaketa, Ipurterre ipuin lehiaketa, ...eta kitto! astekaria, hitzaldi soziolinguistikoak, etakitto.eus ataria, ikerketak... eta beste hainbat proiektu garatu ahal izateko. Animatu eta jokatu, saldutako txartelak saria izan ala ez euskerak beti irabaziko du eta!