Lorea Martinek irabazi du ...eta kitto!-ren lehiaketa

Lorea Martinek irabazi du ...eta kitto!-ren lehiaketa
2015/02/23 eta kitto!

Aratosteen inguruan …eta kitto! aldizkariak antolatutako lehiaketan saria, …eta kitto!-ren kamiseta eta sudadera bana, Lorea Martinek irabazi du. Parte hartzeko aldizkarian publizitatea ipini zuten tabernen artean gustokoena zein zen esatea eskatu genizuen eta, sare sozialen bitartez zein aldizkariko kupoia beteta parte hartu duzuenen artean, denetariko iritziak helarazi dizkiguzue. Irabazleak Katu Kale aukeratu zuen eta sari bila ama bidali du gaur arratsaldean. Eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztiei eta irabazleari, berriz, zorionak!