Sardinaren entierroarekin agurtuko ditugu Aratosteak

Sardinaren entierroarekin agurtuko ditugu Aratosteak
2012/02/21 eta kitto!

Aurreko astean, eguenean hasitako Aratosteei agur esateko ordua ailegatu zaigu eta, urteroko martxari jarraituta, gaur arratsaldean 18.30etan sardinaren entierro txikia ospatuko da, Adolfo Jainagaren trikitilari eskolakoek lagundutako kalejiran. Aurretik, baina, Astixak umeendako prestatutako jokoetan parte hartzeko aukera izango du nahi duenak, 17.00etan hasi eta kalejira hasi bitartean. Eta sardinaren entierroa amaitu eta segidan, Untzagako karpan jaiak jarraituko du, Arno DJak girotutako dantzaldiarekin.