Simulazio jokoetan zehar murgiltzeko aukera egongo da zapatuan

Simulazio jokoetan zehar murgiltzeko aukera egongo da zapatuan
2015/06/19 eta kitto!

Simulazio jokoak eta horrelakoak gustatuz gero edo, beste barik, nolakoak diren ikusi eta probatzeko gogoa izanez gero, sanjuanek horretarako aukera aparta eskainiko dizuete. Izan ere, eta azken urteotan egindakoaren bidetik, aurten ere Odisea elkartekoak Untzagan egongo dira, askorentzat arrotza den mundu horren inguruko azalpenak emateko prest. Hiru zaletuk orain dela ia lau urte sortutako Odisea elkarteak 30 bat kide dauzka gaur egun eta Portalean lagatzen dieten geletako batean astean behin batzen dira. Alex Robleño presidenteak azaldu digunez, "horrelako jokoak gustatzen zaion jendearentzat komunitatea izan nahi dugu eta, horrekin batera, aisialdirako alternatiba osasuntsua eskaini".
Elkarteak joko anitz hartzen ditu bere baitan: mahai-jokoak, karta-jokoak, rol-jokoak, eszenografiak sortzekoak… Diotenez, "horrelako jokoak gure artean jende askorentzat arraro samarrak izan daitezke, baina beste herrialde batzuetan oso modu naturalean belaunaldiz belaunaldi pasatu eta jokatzen dituzte. Toki askotan, baita gure inguruan ere ia profesionalak diren zirkuitoak osatzen dituzte". Gehiago jakin nahi duenak bihar (zapatua, hilak 20) Untzagan aurkituko ditu, 10.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 21.00etara eta, bide batez, sanjuanak direla eta hirugarren urtez prestatu dituzten simulazio jokoen tailerretan (modelismoa, magia, eszenografia, mahaijokak) parte hartzeko aukera ere izango du. Informazio gehiagorako asociacionodisea.com begiratu.
Simulazio jokoez gain, bestalde, San Juan jaien inguruko egitarau zabala antolatu dute asteburu osorako. Jarraian zapatu eta domekarako prestatu dituzten ekitaldiak zentzuk diren ikus dezakezue:

Zapatua 20
10.00/14.00 eta 18.00/21.00.- Simulazio jokoen tailerrak (modelismoa, magia, eszenografia eta mahai-jokoak), Odisea elkartearen eskutik. Untzagan.
10.30.- San Juan pelota txapelketa. Pelota eskolakoen partiduak, seniorrak 4 1/2-an eta binaka. Antolatzaileaa: Eibarko Klub Deportiboa. Astelena frontoian.
11.00.- San Juan XXV. Tiro Txapelketa haizezko armekin. Antolatzailea: Dinbi-Danba. Hezkuntza Esparruan.
15.00.- Presoen aldeko bazkaria. Txosnetan.
16.00.- Eibarko Hiria squash saria. Finalak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Ipurua kiroldegian.
16.30.- Eibarko Hiria XXXI. xake partida azkarren txapelketa, Jose Mari Kruzetaren Oroimenez. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Untzagan.
17.00.- Umeendako jolasak. Txosnetan.
18.00.- Herri kirolak kintaka. Txosnetan.
19.00/21.00.- Batukada feminista, Emakumeen Mahaiaren eskutik.
19.00.- “Andante” kale antzerkia, Markeliñe taldearen eskutik. Untzagan.
20.30.- Voces y Cuerdas taldearen kontzertua. 10 euro. Coliseoan.
20.30.- Batukada feminista. Txosnetan.
22.30.- Kontzertuak: Revolta Permanent+Kaltz+The New Brigade. Txosnetan.
23.00.- Los Inhumanos taldearen kontzertua. Jarraian, 80. hamarkadako DJ jaia. Untzagan.
00.00/03.30.- Alkohol larregi edatearen kontrako sentsibilizazio karpa (informazioa, alkoholemia…). Sasoia elkartearen eskutik. Untzagan.

Domeka 21
08.00.- Enbolatuak, Marques de Sakako bigantxekin. Zezen-plazan.
19.00.- “Do Not Disturb – No molestar” ikuskizuna, Vaivén Circo konpainiaren eskutik. Untzagan.
19.30.- Bertso merienda, Agin Laburu, Oihana Iguaran eta Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariekin. Txosnetan.