Jakoba Errekondok “Bizi baratzea” liburuari buruz jardungo du martitzenean ...eta kitto!-n

Jakoba Errekondok “Bizi baratzea” liburuari buruz jardungo du martitzenean ...eta kitto!-n
2016/02/08 20:43
eta kitto!
Hainbat hedabidetan landare, lore, zuhaitz eta bestelakoen inguruan berba egiteagatik ezaguna den Jakoba Errekondo usurbildarra ..eta kitto!-n (Urkizu, 11 solairuartean) egongo da otsailaren 9an (martitzenean), 19:00etatik aurrera, “Bizi baratzea, garaian garaikoa eta garaiz” bere liburu arrakastatsuan jasotakoen inguruko hitzaldia ematen. Errekondok landareen munduaren oinarriak, baratzea egiteko pauso eta datuak, bere bizipenak eta interes handiko beste kontu batzuk azalduko ditu, besteak beste, aldizkariaren 960. alean argitara eman genuen elkarrizketan aurreratu zigun moduan. Sarrera librea izango da.
Bizi_Baratzea