Jasone Osoro "12etan bermuta" bere liburua sinatzen egongo da barixakuan El Corte Inglesean

Jasone Osoro "12etan bermuta" bere liburua sinatzen egongo da barixakuan El Corte Inglesean
2017/04/18 eta kitto!
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira euskal literaturari lotutako hainbat jarduera ireki antolatu ditu Eibarko El Corte Inglesak, 3. solairuan berriki zabaldu duten euskal literaturaren gunean. Batetik, barixakuan (apirilak 21), 18:00etan, Jasone Osoro idazle elgoibartarrak “12etan bermuta” bere liburua sinatuko die hala nahi duten irakurleei. Eta zapatuan, berriz, Eneko Haritzak euskarazko ipuin-kontaketa saioa eskainiko du, hori ere 18:00etan hasita.

jasone kartelaeneko haritza kartel

Apirilaren 23a mundu mailan Liburuaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko eguna da. Izan ere, halako egun batean hil ziren Cervantes , Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega 1616. urtean eta, beste idazle esanguratsu batzuk ere apirilaren 23an jaio edo hil direnez, liburuak eta idazleak omentzeko eguna hori izatea erabaki zuen UNESCOk.