Jeltzaleek herriko ekonomia eta hirigintza hobetzera bideratutako proposamenak aurkeztu dizkiote aurrekontuari

Jeltzaleek herriko ekonomia eta hirigintza hobetzera bideratutako proposamenak aurkeztu dizkiote aurrekontuari
2017/02/14 eta kitto!
Udal aurrekontuaren harira prentsaurrekoa eman dute gaur Batzokian Josu Mendicute EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaileak, Elena Ibañez Hazienda-zinegotziak, Eduardo Zubiaurre UBB-ko presidenteak eta Eva Juez eta Jaime Lopez de Guereñu zinegotziek. PSE-EE alderdiak helarazi dien aurrekontu proposamena aztertu eta gero, “iazkoaren bidetik, aldaketa barikoa” dela irizten diote eta, gainera, “proposamenak jasotzen duenak udalaren finantza-egoerarekin bat ez datorrela” diote. Gauzak horrela, batez ere hirigintza biziberritzeko ekimenetan eta ekonomia suspertzeko neurrietan ipini dute indarra. Azken arlo horri lotuta, ekonomia suspertzeko 4 milioiko inbertsioak proposatu dituzte. Azaldutakoaren arabera, “udalak horri aurre egiteko moduko ahalmena” dauka, “zorpetze maila oso txikia baita”.

Aurrekontu proposamenari 157 gastu-doiketa (3.860.979 euro), aurreikusi bariko 33 diru-sarrera (1.316.129 euro), 82 inbertsio-proposamen (5.177.108 euro) eta kargu bariko 11 proposamen aurkeztu dizkiote. Jeltzaleek aurkeztu dituzten proposamen nagusiak honako hauek lirateke, laburbilduta: ekonomiaren garapena eta enplegua sortzea (597.500 euro), hiria biziberritzea (1.008.502 euro), akzesibilitatea hobetzea (1.405.306 euro), mugikortasuna eta aparkalekuak (809.000 euro), kultur-inbertsioa (911.500 euro), zerbitzuak (282.000 euro), bestelakoak (134.000 euro) eta baserri-auzoetako jaiak (2.300 euro). Jarraian, proposamen guztien zerrenda daukazue:

Gastu-proposamenak

- San Salbadorreko jaiak (300 euro).

- Aginagako jaiak (1.000 euro).

- Baserritar nagusiei omenaldia (1.000 euro).

- Enpresa eta zentru teknologikoendako bitartekaria kontratatzea (40.000 euro).

- Damaskinatua promozionatzea (3.000 euro).

- Seinalizazioa (5.000 euro).

- Ubitxako irisgarritasuna (20.000 euro).

- Bizikletendako parkiña (3.000 euro).

- Aldatze kalea hobetzea (200.000 euro).

- Zinea sustatzea (3.000 euro).

- Parkea definitzeko umeen parte-hartzerako prozesua (10.000 euro).

- Udalbusa bizikletak eramateko egokitzea (1.000 euro).

- Zintzilikatzeko lorontziak (10.000 euro).

- Julian Etxeberriako parkea (250.000 euro).

- Aniztasun sexualaren inguruko kanpainia (3.000 euro).

- Miguel de Aginagako aparkalekua (50.000 euro).

- Gazte Plana (15.000 euro).

- Euskarazko txio lehiaketa  (500 euro).

- Informazio kulturalerako panelak ipintzea (12.000 euro).

- Eibarko taldeen kontzertua (10.000 euro).

- Webguneak euskararatzeko kanpainia (10.000 euro).

- Eibarko euskera ikastaroa (3.000 euro).

- Segurtasuna hobetzea (10.000 euro).

- Argiztapena hobetzea (20.000 euro).

- TAO (200.000 euro).

- Altamirako lurrak erostea (1 euro).

- Geltoki intermodalaren proiektua (50.000 euro).

- Amalurren kalefakzioa (8.000 euro).

- Ekintzailetza bultzatzea (30.000 euro).

- Alokabide (20.000 euro).

- Bidebarrieta 35 txukuntzea (10.000 euro).

- Rialto erostea (780.000 euro).

- Bidebarrieta-Errekatxu igogailua (700.000 euro).

- Txakurrendako parkea (10.000 euro).

- Merkatu Plazan berogailuak eta hezetasunak kentzeko ikerketa (2.000 euro).

- Espaloiak zabaltzeko plana (122.000 euro).

- Komun publikoak (100.000 euro).

- Labantzearen kontrako tratamendua Urkizun (2.000 euro).

- Mendiko pistak konpontzeko plana (350.000 euro).

- San Andres elizako organoa konpontzea (10.000 euro).

- El Casco-ko aparkalekua (50.000 euro).

- Matsariako aparkalekua (50.000 euro).

- Zuloagatarreneko parkeko akzesibilitatea (211.500 euro).

- Altamirarako biala (1 euro).

- Erronka teknologikoak (PYME eta MIKROPYME) (120.000 euro).

- Urko kontzertua (8.500 euro).

- Mendiak garbitzea (20.000 euro).

- Antzerkia euskeraz (4.500 euro).

- Errekatxun aparkalekua (50.000 euro).

- Gaikako bilketarako paperontziak (10.000 euro).

- Garbiketa indartzea (50.000 euro).

- Bista Eder akzesibilitatea (15.000 euro).

- Buruhaundi eta erraldoi eibartarrak (12.000 euro).

- Eskultura tradizionalak (15.000 euro).

- Matsaria biziberritzea (20.000 euro).

- Calbeton biziberritzea (5.000 euro).

- Lur azpiko kontenedoreak (50.000 euro).

- Segurtasuna hobetzea (15.000 euro).

- Saratsuegirako akzesibilitatea hobetzea (100.000 euro).

- Umeendako jolasguneak (20.000 euro).

- Aisialdia Familian (30.000 euro).

- Beka praktikoak (50.000 euro).

- 8-12 urtekoentzat udalekuak (10.000 euro).

- Nagusien suteen-kontrako sistemaren mantenua (8.000 euro).

- Barrenako (Ondamendi) akzesibilitatea (10.000 euro).

- Formakuntza (5.000 euro).

- Auzo-inbertsioak (100.000 euro).

- Debegesaren robotika ikerketa (14.500 euro).

- Enpresetan kontratazioa hobetzeko ekimenak (150.000 euro).

- Igogailua Birjiñapen (247.127 euro).

- Pagaegi-Jardiñeta akzesoa (413.179 euro).

- Umeendako ur-parkea Urkizun (50.000 euro).

- Andretxearen webgunea egitea (8.000 euro).

- Musika Eskolarentzat instrumentuak erostea (2.000 euro).

- Musika Eskolaren eskaintza ezagutarazteko liburuxka (2.000 euro).

- Udal Zerbitzu, Musika Eskola eta Kirol Patronatoaren inguruko inkesta (6.000 euro).

- Plan Nagusia garatzea (21.500 euro).

- Merkataritzaren aldeko ekimenak (20.000 euro).

- Teknologia Poloa garatzea (20.000 euro).

- Ekipamendu industrialak berriz erabiltzea (18.500 euro).

- Turismoa (20.000 euro).

- Kontrataziorako laguntzak (50.000 euro).

- Lehen sektorea (20.000 euro).

Gastu-proposamenak guztira: 5.177.108 euro.

 

Emendakin ez ekonomikoak

- Aprobetxamendu urbanistikotik eratorritako diru-sarrerak.

- San Juan-Aldatze igogailuaren exekuzioa

- Kirol Patronatuan postuen eta antolakuntzaren balorazioa egiteko konpromisoa.

- Menpekotasunaren kontrako ekintzak. “Botiltzarra” kontrolatzeko neurriak.

- Plan Nagusiari berriz heltzea eta bere exekuziorako neurriak hartzea.

- Musika Eskolaren inguruko hausnarketa.

- 2017an zehar Musika Eskolarentzat webgunea sortzeko lan egiteko konpromisoa.

- Andretxea.

- Bete barik dauden akordioen exekuzioa.

- Dantzaren Akademia.

- Gardentasunerako batzordea.

 

Gastuaren murrizketa: -3.860.979,20 euro

Diru-sarreren igoera: 1.316.129,58 euro

Guztira: 5.177.108,78 euro