Jendetza batu du Olentzeroren kalejirak

Jendetza batu du Olentzeroren kalejirak
2015/12/24 14:29
eta kitto!
Aurten inoiz baino lehenago jaso dugu Olentzeroren bisita: 11:30ak jota abiatu da Urkizutik, Pantxika astoa gidari zuen gurdian, jende mordoak inguratuta, tartean aurten lehen aldiz kalejiran parte hartu duten "Galtzagorri" izeneko laguntzaileak. Bidean hainbat tokital gelditu da kalejira, Olentzerorekin batera kantatzeko eta betiko moduan, kalejira amaitu eta jarraian, udaletxe barruan umeen azken gutunak jaso ditu Olentzerok, gaur gauean etxe guztietara opariak eraman ahal izateko dena prestatzera joan aurretik.

olentzero_S (10)olentzero_S (59)olentzero_S (57)olentzero_S (25)