Jendetza batu zuen Aroa umearen alde zapatuan Untzagan egindako bazkariak

Jendetza batu zuen Aroa umearen alde zapatuan Untzagan egindako bazkariak
2018/01/15 eta kitto!
Orain dela gutxi Coffin-Siris sindromea, gaixotasun genetiko oso arraroa diagnostikatu dioten Aroa ume eibartarrari laguntzeko bazkaria egin zuten zapatuan Untzagan, Haize Aroa elkarteak eta Eskozia La Brava lagunarteak antolatuta, Eibar KE eta Atlético de Madriden arteko partidua aprobetxatuta. Goizean txosna zabaldu zuten, DJ Kurroren musikarekin girotuta eta, horrekin batera, hainbat zozketa egin ziren. Bazkaltzeko, berriz, paella ederra jan zuten. Ekimena antolatzeko Eibar KE-ren, Udalaren, Etxeberria Arkitektura Estudioaren eta Isekin eta Amaña es la caña elkarteen babesa jaso dute. ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN IKUS DITZAKEZUE.