Jon Errastik Alcorconekin jokatuko du hurrengo bi denboraldietan

Jon Errastik Alcorconekin jokatuko du hurrengo bi denboraldietan
2017/07/12 eta kitto!
Eibarko erdilariak bi urterako sinatu du Madrilgo taldearekin, azken bietan Italiako Spezia taldean jokatu eta gero. Azken talde horrekin maila igotzetik gertu izan bazen ere, azkenean ezin izan du Eibarrekin lortutakoa berretsi; hala ere, Errasti titular izan da partidu gehienetan. Aurretik Eibar FT-ren sasoi onenak bizi izan zituen, 2. B mailatik 1. Mailara jarraian izandako bi igoeretan parte hartuta. 108 partidu ofizial jokatu zituen guztira Eibarrekin eta orain, 29 urterekin, Espainiako Ligara bueltatzen da, 2. A mailan Alcorconekin jokatzeko.