“Kantaurialdea” filma euskeraz estreinatuko dute gaur Coliseo antzokian

“Kantaurialdea” filma euskeraz estreinatuko dute gaur Coliseo antzokian
2017/12/11 eta kitto!
Gaur 19:00etan “Kantaurialdea” filma estreinatuko dute Eibarren, Coliseo antzokian, eta sarrera doan izango da. Proiekzioa Gipuzkoa Naturaldia proiektuaren barruan antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Eibarko Udalaren Ingurumen Sailaren laguntzarekin. Kantauriar mendikatearen natura-aniztasunaren garrantzia ezagutzera eman nahi duen ekoizpena da. Gaur euskeraz emango duten filma gaztelerazko bertsioan (“Cantabrico”) 2017ko martxoan estreinatu zuten Donostian. Wanda Films ekoiztetxearen filma Joaquín Gutiérrez Achak zuzendu eta filmatu du eta ekoizpena, berriz, José María Moralesen esku egon da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu du, horretarako “profesional onenak” aukeratuta: Alberto Gorritiberea izan da bikoizketaren zuzendaria, Antton Garikanok egin du narrazioaren itzulpena eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.

kantauri