Katu Kale saskibaloi taldea balentriaren bila irtengo da bihar

Katu Kale saskibaloi taldea balentriaren bila irtengo da bihar
2017/03/31 eta kitto!
Arratsaldeko 18:15ean Ipurua kiroldegian jokatuko den partidua denboraldiko azkena izan daiteke Eibarko saskibaloi taldearentzat. Gipuzkoako 3. mailan jokatzen duen taldeak bigarren amaitu zuen liga bere multzoan eta, 2. mailara igotzeko promozioan, beste multzoan bosgarren sailkatutako Aloña Mendi egokitu zaio aurkari. Aurreko asteburuan Oñatin jokatutako partidua ez zen denboraldiko onena izan eibartarrentzat eta 14 puntuko aldeaz galdu zuen (72-58). Hori dela-eta, bihar jokatu beharreko itzulerako partiduan markagailu hori iraultzera derrigortuta daude aurrera jarraitzea nahi badute. Erronka zaila dute aurrean Iñaki Sanchezen mutilek, baina ez ezinezkoa. Ea zortea alde duten!