Kepa Sarasola da UEUko zuzendari berria zapatuaz geroztik

Kepa Sarasola da UEUko zuzendari berria zapatuaz geroztik
2018/02/26 eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) zuzendari berria izendatu zuen zapatuan: Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, 1958). Zientzia Fisikoetan lizentziatua, doktore informatikan, UPV/EHUko informatika irakaslea eta euskararen prozesamendu automatikoa lantzen duen Ixa Taldearen sortzaileetako bat da. 1980. urtetik dihardu UEUn lanean, eginkizun desberdinetan eta kargu berriari ilusioz heldu dio. Bestalde, UEUren helburuak eta ekarpena ezagutzera emateko dokumentala egin dute, hainbat kideren ahotik. Interneten, UEUren Youtube kanalean ikus daiteke dokumentala:

https://youtu.be/E2kjJ4Hij1k