Amesten jarraitzeko garaipena lortu du Eibarrek

Amesten jarraitzeko garaipena lortu du Eibarrek
2017/04/30 eta kitto!
SD Eibarrek 2-0 irabazi dio gaur CD Leganesi eta datorren denboraldian Europa Leaguen jokatzeko aukerak bizirik mantentzen ditu. Real Betis, Athletic Club eta Deportivo Alavesen puntu bakarra lortu ostean, Mendilibarren mutilek garaipena eskuratu dute berriz.

Neurketa nahiko nahasia izan da lehen zatian, tentsio handiarekin, baina aukera handirik gabe. Kike Garciak, ordea, 61. minutuan kanpokoen atea zulatu du eta horrek bideak ireki dizkio talde armaginari. Horrela, Sergi Enrichek bigarrena egin du 65. minutuan partidua etxekoen alde jarriz.

Eibarrek Atletico Madril bisitatuko du larunbatean 16:15etan eta gero Xixongo Sporting jasoko du etxean.