Barixakuan amaituko da Eibar KE-ko abonoak berritzeko epea

Barixakuan amaituko da Eibar KE-ko abonoak berritzeko epea
2012/02/07 eta kitto!

Hilaren 10a izango da azken eguna Eibar KE-ko bazkideentzat euren abonoak berritzeko. Egun horretarako egiten ez dutenei baja emango zaie automatikoki eta ezin izango dute hurrengo partidua ikusi, bazkide moduan behintzat. Abonoak berritzeko Ipuruako bulegotik pasa beharko dira bazkideak, 17:00etatik 20:00etara, euren abonoa ordaintzeko. Bestalde, aurreko barixakuan amaitu zen bazkide berriak egiteko Eibar KE-k egindako azken kanpaina berezia.