Bizkaiko Biraren zazpigarren etapa ikusgai Klub Deportiboan

Bizkaiko Biraren zazpigarren etapa ikusgai Klub Deportiboan
2017/04/26 eta kitto!
Gaur, 19:30ean hasita, Periko Iriondok etapa horretako ikus-entzunezkoa eskainiko du. Klub Deportiboko Mendi Batzordeak antolatuta, urtarrilean hasi eta datorren urtean amaituko den 18 etapetan banatutako Bizkaiko Bira dihardute egiten eta orain arte egindako azken etapa da gaur erakutsiko dena. Apirilaren 1ean lotu zituzten Santurtzi eta Muskiz herriak, Bilboko portuaren talaiatik egindako 17 kilometroko ibilaldian. Serantes mendia eta Punta Lucero izan ziren horren lekuko.