Concepto Createch, gol festan garaile (6-4)

Concepto Createch, gol festan garaile (6-4)
2012/02/20 00:00
eta kitto!

Lehen zati zoragarriaren ostean, ia ezustekoa jaso zuen bigarrenean Concepto Createch areto-foballeko talde eibartarrak, baina azkenean garaipena lortu zuten asteburuan. 6-4 gailendu zitzaien eibartarrak Makax taldeari eta, horrela, 5. postuan kokatzen dira, lidergotik 6 eta play off-etik puntu 2ra.
Eibartarrak jokoan eta markagailuan nagusi izan ziren lehen zatian eta 4-1 irabazten joan ziren aldageletara. Bigarrenean, ostera, bisitariak erasora irten ziren eta lotan harrapatu zituzten armaginak. 5-4 erakusten zuen markagailuak partidua amaitzeko 10 minutu falta zirela, baina azkenean lasaitasunaren gola eskuratu zuten eibartarrek 3 aurkariren aurka 6 eta 4koa ipiniz.