Deporreko Osoro anaiak Desigual Slope Style openeko finalean sartu ziren

Deporreko Osoro anaiak Desigual Slope Style openeko finalean sartu ziren
2012/03/20 eta kitto!

Aurreko asteburuan Baqueiran jokatu zen Desigual Slope Style openeko lehenengo edizioan Klub Deportiboko Pello eta Txomin Osoro eskiatzaileek jardun zuten eta biek ederto egin zuten, finalera sartzea lortu zuten-eta: Txomin Sub-16 kategorian finalera pasatu eta bertan 2. postua lortu zuen eta Pellok, berriz, nagusien kategorian jardun zuen eta, nahiz eta podiumera ez zen igo, finalerako klasifikatzea lortu zuen beste 4 aurkarirekin batera.