Domeka goizean antxintxiketan gora (Simon Aldazabal Sari Nagusia)

Domeka goizean antxintxiketan gora (Simon Aldazabal Sari Nagusia)
2017/09/07 eta kitto!
Simon Aldazabal Sari Nagusiak XXII. edizioa biziko du domekan. Goizeko 10:30ean Klub Deportiboaren aurretik hasita, bost kilometro eta erdiko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek. Izena 09:30etik aurrera eman ahal izango da Deporren eta, Arraten proba amaitzerakoan, lehenengo sailkatuek dagozkien sariak jasotzeaz aparte, beste hainbat sari ere banatuko dira helmugaratutako guztien artean. Horrez gain, Urkizura buruan heltzen denak Oberenak oparitutako txuleta jasoko du. Oraingo edizioan aurten laga gaituen Juan Luis Azkoaga omenduko dute, klubeko atleta izateaz gain antolatutako ekitaldietan laguntzen ibiltzen zela gogoratzeko.