Domekan zirt edo zart egiteko partidua du Eibar Rugbykoek

Domekan zirt edo zart egiteko partidua du Eibar Rugbykoek
2015/03/20 eta kitto!

Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, domekakoa azken kartutxoa izango dute Eibar Hierros Anetxekoek jaitsiera promozioa jokatu gabe mailari eusteko. Domeka eguerdian, 13.00etan hasiko da Unben sailkapenean berdinduta dauden eibartarren eta Avileseko Belenos-en arteko partidua eta norgehiagokako irabazleak Ohorezko B mailan jarraituko du hurrengo denboraldian. Arazoak saihesteko, beraz, neurketa ezin garrantzitsuagoa Pello Urkidiren mutilentzat eta hitzordu berezia, baita ere, errubi zaletu guztientzat. Animo, mutilak!