Eibar-Alavesen Armeria Eskola omenduko dute

Eibar-Alavesen Armeria Eskola omenduko dute
2012/02/03 eta kitto!

Bihar, zapatua, arratsaldeko 16.00etan hasiko den Eibar KE-ren eta Alavésen arteko partiduaren atsedenaldian Alex Aranzabal Eibarko taldearen presidenteak oroigarria emango dio Jose Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariari ikastetxe honek aurten mendeurrena betetzen duela aprobetxatuz. Atsedenaldi horretan ehun urte hauetako Armeria Eskolaren hainbat irudi historiko ikusi ahal izango dira Ipuruako bideomarkagailuan. 2. B mailako neurketa interesgarri hori ETB-1ek emango du zuzenean.