Eibar Eskubaloia mailaz igotzeko partidu bakarrera

Eibar Eskubaloia mailaz igotzeko partidu bakarrera
2012/02/06 eta kitto!

Euren ibilbideari irmo eutsiz, Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldearen jokalariek beste garaipen bat eskuratu zuten Usurbilen, 24-38ko emaitzarekin. Liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan eta sailkapeneko 3.ari ateratzen dioten aldea ikusita, garaipen bakarra behar dute Eibar Eskubaloiakoek lurraldeko 2. mailetik lehenengora igotzeko.