Jose Luis Akarregi pilotari-ohia hil da

Jose Luis Akarregi pilotari-ohia hil da
2012/02/08 eta kitto!

Lekeitiarra izanda ere, aspalditik gure artean bizi zen Jose Luis Akarregi pilotari-ohia atzo hil zen, 88 urterekin. Gaur izango da bere aldeko hileta elizkizuna San Andres parrokian, gorputza bertan dela eta arratsaldeko 19.00etan hasita. Aurrelari handienetakoa izan zen pilota profesionalean eta, buruz-buruko hiru finaletan izan arren, ezin izan zuen txapelik irabazi: 1946an Atano III.arekin galdu zuen eta 1950ean eta 1951n Gallastegirekin, lehenengo bietan Astelena frontoian. 2001ean Eibarko Kirol Sarietako VII. edizioan, berak eta Gallastegik jaso zuten Sari Berezia, berak jokatutako azken finalaren 50. urteurrenean.