Mendi segurtasunerako tailerrak doan Elgoibarren

Mendi segurtasunerako tailerrak doan Elgoibarren
2012/02/07 eta kitto!

Elgoibarko Morkaiko mendi taldeak antolatuta, mendi segurtasunerako tailerrak eskainiko dira Elgoibarko Kultur Etxean aste honetako eta datorren asteko eguenetan, hau da, hilaren 9an eta 16an. Etzikoa Zuriñe Foronda sendagileak zuzenduko du eta hurrengoa Jon Beaskoetxea teknikoak. Tailer biak arratsaldeko 18:30etan hasiko dira eta, doanekoak badira ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiagorako: 627 680 119 eta morkaiko@morkaiko.net