Zapaturako tiro txapelketa antolatu du Armeria Eskolak

Zapaturako tiro txapelketa antolatu du Armeria Eskolak
2012/05/14 eta kitto!

Zapatuan, maiatzaren 19an, Arrateko tiro zelaian, Armeria Eskolako Sari Nagusia jokatuko da. Irabazleak, 600 euroko sariarekin batera, Laurona Zabala eskopeta eramango du. Txapelketa 14.30etan hasiko da (probak ordubete lehenago egingo dituzte) Arrateko tiro zelaian. Ekitaldiarekin, Ikasle Ohien Elkarteak iraganean egindako tiradak gogora ekarri eta berreskuratu nahi ditu.
Parte hartu nahi duenak egunean bertan txapelketa jokatuko den tiro zelaian izango du horretarako aukera, 13.30etatik aurrera, 30 euro ordainduta. Parte-hartzaileek 24 metroko distantziara bota beharko dituzte tiroak eta lehenengo zortzientzat sariak emango dituzte. Javier eta Miguel Tudanca zuzendarien babespean 10 helize-10 zero izango dira eta jardunaldia Armeria Eskolako Menderurrena dela eta antolatu dute.