2016-17 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik JBG Musika Eskolan

2016-17 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik JBG Musika Eskolan
2016/05/02 eta kitto!
Gaurtik aurrera, maiatzak 2, zabalik dago Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan 2016-17 ikasturterako  matrikula egiteko epea. Ekainaren 3ra arte musika hizkuntzan (maila guztiak), koruan eta talde instrumentaletan izena emateko aukera izango dute horrela nahi duten guztiek. Bete gabeko lekurik geratuz gero, lekuak bete arte matrikulatzeko aukera izango da nahiz eta epea bukatuta egon.

2015-16 ikasturtean instrumenturen batean matrikulatuta egon eta instrumentu berarekin jarraitu nahi dutenek gaurtik maiatzaren 6ra arte izango dute horretarako aukera.

Bestalde, maitzaren 16tik 20ra 2015-16 ikasturtean matrikulatuta egon eta instrumenturen batean lehenengoz matrikulatuko diren ikasleentzako epea egongo da zabalik.

Azkenik, maitzaren 23tik ekainaren3ra, 2015-16 ikasturtean matrikulatuta egon eta bigarren instrumentu batean ere matrikulatu nahi duten ikasleak, eta baita orokorrean interesa duten guztiak, musika eskolara hurbildu ahal izago dira izena ematera.