57 parte-hartzaile XXXIV. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan

57 parte-hartzaile XXXIV. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan
2011/11/15 00:00
eta kitto!

XXXIV. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa jokatu zen domekan gurean eta helduen mailan parte hartu zuten 31 artisten artean gehienak Debabarrenekoak izan ziren, baina Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Kantabria eta Espainiako hainbat herritik etorritakoak ere izan ziren lehiaketan. Nagusien atalean iabazleak Zeberioko Iker Mugarra San Martin (750 euro eta garaikurra), Gasteizko Koldo Gojenola (500 euro), Plentziako Letizia Gaspar (400 euro), Bilboko Alvaro Gil Soldevilla (300 euro) eta Kantabriako Pedro Barrio Arceniaga (200 euro) izan dira. Umeen artean, 15 urtera artekoen mailan, Jon Bengoa Urizar izan zen irabazlea eta 12 urtera artekoen mailan lehenengo postu bietan sailkatutakoak Jone López Zurutuza eta Ane Xixi López izan ziren.