80. hamarkadara bueltan

80. hamarkadara bueltan
2015/04/25 eta kitto!
Zapatu gauerako (hilaren 25erako) musikaren inguruko jaialdi berezia antolatu dute Jazz 8, Ametsa eta Txurrut tabernek: 80. hamarkadan entzuten ziren abestien erritmora, denboran 35 urte atzera egiteko aukera izango da Santi, Juanma Cano eta Maite Arriaga disko jartzaileei esker. Jaialdiari esker, sasoi hura bete-betean bizi zutenek gaur egun etxetik kanpora nekez entzuten diren abestiak dantzatuta aspaldiko kontuak gogora ekartzeko tartea izango dute. Gainera, selfie lehiaketa antolatu dute eta jendea armairuak astindu eta 80. hamarkadako jantziak jaztera animatu nahi dute.