Ana Orozkoren “Zatarra arte izan arte!” lanaren auzkezpena egingo dute gaur Armagintzaren Museoan

Ana Orozkoren “Zatarra arte izan arte!” lanaren auzkezpena egingo dute gaur Armagintzaren Museoan
2016/02/25 eta kitto!
Biharrian elkartekoek, Eibarko Armagintza Museoarekin elkarlanean, Ana Orozko artista eibartarraren “Zatarra arte izan arte!” lana aurkeztuko dute gaur 18:30ean Armagintzaren Museoan. Lana argitaratzeaz arduratu direnen berbetan, “Eibarko historian zehar sortu diren diseinu grafikoko eta industrialeko objetoetan inspiratutako lana da. Liburu formatoa dauka eta ume nahiz heldueri zuzenduta dago”. Argitalpena  aurkeztearekin batera, museoan martxoaren 23ra arte ikusgai egongo den erakusketa zabalduko dute, “diseinu grafikoa oinarri modura daukaten hainbat material” ezagutzera emateko asmuarekin. Erakusketa osatzeko erabili dituzten gauza guztiak sasoi diferenteetan Eibarko tailerretan sortutakoak dira.

Bestalde, Biharrian ekimeneko partaideek eta eurekin batera epai-mahaia osatu duten Ainara Atorrasagasti DOT eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak aho batez erabakitakoari jarraituta, aulkiaren diseinu lehiaketako sariduna Arquimañaren "Ei!" izan dela eman dute aditzera, "gure eskakizunak primeran betetzen dituelako". Sari banaketa ekitaldia bihar, barixakua, egingo dute 15:00etan, eta horrekin batera lehiaketara aurkeztutakoekin erakusketa zabalduko dute.