Antzerki Jardunaldietarako sarreren salmenta bihar hasiko da

Antzerki Jardunaldietarako sarreren salmenta bihar hasiko da
2012/02/10 00:00
eta kitto!

Bihar hasiko da 35. Antzerki Jardunaldietarako antzezkizunetarako sarreren salmenta, 10.00etatik 16.00etara Coliseoan. Domekan eta astelehenean ere Coliseoan lan guztietarako sarrerak erosteko aukera egongo da, 10.00etatik 14.00etara eta ordutegi berean egongo dira salmentako arduradunak Coliseoko sarreran hilaren 18an eta 19an. Antolatzaileek prezioak ez igotzeko ahalegin haundia egin dutela diote eta, edozein modutan ere, aurten eskaintza bereziak egongo dira Coliseoko aurresalmentan, ohikoez gain (Gazte Txartela, Gazte Kutxa, ikasleak, langabetuak eta jubilatuak): 15 eurokoak ez diren 3 funtzio ezberdinetarako sarrerak erostean, unibertsitate taldeen antzezlana ikusteko sarrera bat doan jasoko dute eta 4 funtzio ezberdinetarako sarrerak erosten dituztenek, beste edozein antzezlan ikusteko sarrera bat doan jasoko dute.
Bestalde, hortik aparte emankizun bakoitzaren aurretik egun horretako ikuskizunerako sarrerak leihatilan erosteko aukera izango da eta ikuskizuna amaitzean, berriz, hurrengo egunetarako lanetako sarrerak salgai egongo dira.
Egitarauan dauden lanak eta egunak jarraian irakur ditzakezue:

Otsailak 17, barixakua
17.00etatik aurrera.- Giza Irudien X. Erakustaldia. Untzagan eta Toribio Etxebarria kalean.

Otsailak 22, eguaztena
Irekiera-hitzaldia: Juan Carlos Rubio. Coliseoan.

Otsailak 23, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "Melanconia". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Otsailak 25, zapatua
20.30.- "Hil arte bizi", Txalo Produkzioak. Hezkuntza Esparruan. Sarrera 11 euro.

Otsailak 27, astelehena
20.30.- "La apoteosis necia", El Cansancio. Hezkuntza Esparruan. Sarrera 15 euro.

Otsailak 28, martitzena
20.30.- "Perro que muere no ladra", Companhia do Chapitô. Coliseoan. Sarrera 11 euro.

Otsailak 29, eguaztena
20.30.- "Lázaro", Mirage Compañía de Teatro. Colisooan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 1, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "El hombre de allado". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Martxoak 3, zapatua
17.00.- "Kafka eta panpin bidaiaria", Tanttaka / Albena/ Eme2 Prod. Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 4, domeka
20.30.- "Querida Matilde", Pentación Espectáculos. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 5, astelehena
20.30.- "Querida Matilde", Pentación Espectáculos. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 6, martitzena
20.30.- "Negra", Teatro Meridional. Hezkuntza Esparruan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 8, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "El fin es mi principio". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Martxoak 9, barixakua
20.30.- "El fantástico viaje de Jonás…", El Espejo Negro (helduendako). Coliseoan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 10, zapatua
17.00.- "El fantástico viaje de Jonás…", El Espejo Negro (umeendako). Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 12, astelehena
20.30.- "La reina de la belleza de Leenane", Gloria López Prod. Hezkuntza Esparruan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 15, eguena
19.30 eta 22.00.- "La escuela de la desobediencia", Prod. Andrea D'Odorico. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 17, zapatua
20.30.- "Don Juan Tenorio", La Garnacha Teatro. Hezkuntza Esparruan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 20, martitzena
20.30.- "Un loco de desatar (las paradojas de El Cósmico)", Traslada Teatro. Coliseoan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 21, eguaztena
20.30.- "El juicio de Dayton", Azar Teatro. Coliseoan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 22, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "Cartas a Dios". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Martxoak 23, barixakua
20.30.- "In verso: de sapos y lunas", Armadanzas, Univ. de León. Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 24, zapatua
20.30.- "La máquina Hamlet", El Mayal, Univ. de León. Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 27, martitzena
20.30.- "El nacional", Els Joglars. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 28, eguaztena
20.30.- "El nacional", Els Joglars. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 29, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: XII. Asier Errasti Laburmetraia Jaialdiko laburmetraiak. Hezkuntza Esparruan. Sarrera doan.

Martxoak 31, martitzena
20.30.- "Ipar haizearen kontra", Tanttaka Teatroa. Coliseoan. Sarrera: 11 euro.