Apirilerako argazki-erakusketak

Apirilerako argazki-erakusketak
2012/03/27 eta kitto!

Apirilaren 1ean hasi eta apirilak 30era arte, Klub Deportiboko Argazkilaritza taldekoek hilero antolatu ohi duten programazioari jarraituta, honako argazki erakusketak egongo dira ikusgai: Jose Vilaren "Aratosteak" izenburukoa Portalea tabernak hartuko du, Jose Luis Irigoienen "Aratosteak" izenburukoa, berriz, El Ambigú kafetegiak eta Klub Deportiboaren tabernan, berriz, Asier Aranzabalen "Mongolia" argazki erakusketa ikusteko aukera izango da.