Aratosteak protagonista apirileko argazki erakusketetan

Aratosteak protagonista apirileko argazki erakusketetan
2012/04/02 eta kitto!

Hileroko martxari jarraituta, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik apirilaren 30era arte Aratosteak izenburuko erakusketa bana egongo da ikusgai Portalea eta El Ambigú tabernetan. Klub Deportiboan, berriz, Asier Aranzabalen "Mongolia" izenburukoa dago ikusgai.
Eguen Zuri lehiaketa
Bestalde, barixaku iluntzean batu zen XV. Eguen Zuri argazki lehiaketaren epaimahaia Arrate Kultur Elkartean eta honako sariak ematea erabaki zuen: lehen saria Maite Beistegi San Ildenfosorentzat izan da, "…bost edo sei" lanarengatik; bigarrena José Vila-rentzat, "Iñauteriak-4" lanarengatik; eta hirugarrena, berriz, José Luis Martínez Arregirentzat. Felipe Loiola eta Dani Astarloa epaimahaikideek lehiakide guztiei partaidetza eskertu nahi diete eta aurkeztutako argazki guztien kalitatea azpimarratu dute.