Argazkilaritza Maiatzean-en eskainiko den tailerrerako izen-ematea barixakuan zabalduko da

Argazkilaritza Maiatzean-en eskainiko den tailerrerako izen-ematea barixakuan zabalduko da
2012/03/27 eta kitto!

José Benito Ruiz natura-argazkilariak Diálogos sobre composición tailerra emango du Klub Deportiboko Argazkilaritza taldekoek antolatzen duten Argazkilaritza Maiatzean programari jarraituta. Tailerra maiatzak 19an eskainiko da, Portalean (areto nagusian), 10.00etatik 14.00etara eta 16.30etatik 20.00etara. Izen-ematea martxoaren 30ean zabalduko da eta, tailerra musutruk izan arren, parte-hartu nahi duenak argazkilaritza@deporeibar.com helbidera e-maila bidali beharko du, plazak mugatuak dira-eta.