Arrate Egaña idazleak "Paradisua" liburuaz jardungo du gaur Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldean

Arrate Egaña idazleak "Paradisua" liburuaz jardungo du gaur Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldean
2017/04/04 eta kitto!
Gaur, martitzena, izango da Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurketa klubaren hurrengo saioa, 19:00etatik aurrera Portalean. Antxon Narbaizak dinamizatuko duen saioan Arrate Egaña idazleak hartuko du parte, “Paradisua” bere lanari buruzko gogoetak irakurleekin batera komentatzeko.