Arrate egunaren inguruko mezak (eguen, barixaku eta domekan)

Arrate egunaren inguruko mezak (eguen, barixaku eta domekan)
2017/09/07 eta kitto!
Jaiei hasiera emateko gaur, 18:00etan, Meza ospatuko da Arrateko Elizan. Ondoren salbea egingo dute eta, jarraian, txupinazoa eta kanpai-errepika izango dira. Arrateko Amaren jaietako meza nagusia bihar (barixakua) 11:00etan ospatuko da trikitilari eta dantzarien partehartzearekin, eta ondoren prozesioa egingo dute.

Egun hauetan egingo diren Meza guztien ordutegiak hemen dituzue:

– eguenean (Arrate bezperan): 18:00.- Salbea Arraten.  19:00.- Salbea San Andres parrokian, koroak lagunduta.
– barixakuan (Arrate egunean): 09:30ean, 11:00etan  (meza nagusia eta prozesioa), 13:00etan eta 18:00etan.
– domekan (Kofradia Egunean): 11:00.- Meza nagusia Arrateko santutegian. Ondoren, prozesioa.

Autobusei buruzko informazioa: http://etakitto.eus/berriak/kultura/arrateko-amaren-jaiak-gainean-ditugu-hemen-daukazue-egitaraua.html

Bertso afaria: http://etakitto.eus/berriak/kultura/kantabriako-bertso-afariaren-zilarrezko-ezteietan.html

Erreportajea: http://etakitto.eus/berriak/jaiak/arrateko-jaiak-beti-gozagarri.html