Basic taldearen kontzertua gaur 19.00etan

Basic taldearen kontzertua gaur 19.00etan
2015/07/17 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 17) 19.00etan Basic taldearen kontzertu akustikoa hartuko du El Corte Ingleseko terrazak. Donostiako rock taldeak jatorri britaniarra dauka eta egiten duen musikak, besteak beste, "brit-pop" eta rock amerikarraren eragina dauka. Taldea iaz sortu eta, urte horren amaieran, "White" izenburuko EP-a kaleratu zuen. Aurtengo uda estudioan sartuta emango dute, bigarren lana grabatzen, baina bien bitartean, ahalik eta kontzertu gehien eskaintzeko asmoa daukate, egiten duten musika ezagutzera emateko.
Terrazan udarako prestatu duten egitarauaren barruan, bestalde, bihar 18.00etatik aurrera umeendako tailerra eskainiko dute (abuztuaren 1ean eta 8an ere emango dira). Eta datorren eguaztenean, 18.30etarako salsa erakustaldi-klasea antolatu dute. Sarrera, beste guztietan bezala, doan izango da, baina aurretik izena ematea (dendako 2. solairuan, Kirol sailean) eskatzen dute.