Bertso Egunerako sarrerak salgai

Bertso Egunerako sarrerak salgai
2012/01/10 eta kitto!

Urtarrilaren 28an Donostian ospatuko den Bertso Egunerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian. 2012an Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu zela 25 urte beteko dira eta urteurren hori izango da Bertso Egunaren ardatza. Egitarauari 12.00etan ekingo diote, Donostiako Alde Zaharrean. Ekitaldi nagusia, berriz, arratsaldean, 18.00etan hasiko da Kursaaleko areto nagusian eta, ondoren, nahi duenak Kursaaleko NiNeu jatetxean 21.00etan hasiko den afarian eta festan parte hartzeko aukera izango du.
Bertsozale Elkartetik adierazitakoari jarraituta, "ekitaldirako sarrerak guztiok eskura ditzakegu lehen egunetik. Afarirako sarrerak erosterakoan urtarrilaren 9tik 15era lehentasuna izango dute Bertsozale Elkarteko bazkideek. Epe honetan, bazkide bakoitzak, bereaz gain bazkide ez den sarrera bat gehiago edo/eta 16 urtetik beherakoentzat beste bat hartu ahal izango du gehienez. Urtarrilaren 16tik 27ra edozeinek egin ahal izango ditu afarirako erreserbak".