Bertsolari Txapelketarako sarrerak astelehenetik aurrera salgai

Bertsolari Txapelketarako sarrerak astelehenetik aurrera salgai
2011/11/04 eta kitto!

Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 18an jokatuko da Donostian, Illunbe zezen plazan eta, bertara joan nahi dutenentzat sarrerak salgai ipiniko dituzte astelehenetik (hilaren 7tik) aurrera, Eibarren Arrate Kultur Elkartearen tabernan (Kultun), Ermuan Txalaparta tabernan eta Mallabian Izar Gorri tabernan. Abenduaren 12ra arte aipatutako tabernetan salgai ipiniko diren sarrera guztiak arruntak izango dira eta 18 eurotan erosteko moduan egongo dira. Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek, bestalde, www.gpuntua.com helbidean sarrerak eskuratzeko aukera ere badaukate.