Casino Artista Eibarrés 1912-2012 liburuxka kalean

Casino Artista Eibarrés 1912-2012 liburuxka kalean
2012/06/21 eta kitto!

Kasinoa sortu zela 100 urte igaro direla-eta, Casino Artista Eibarrés 1912-2012 liburuxka kaleratu dute. Lehenengo artikulua Un Centenario singular dugu, Mateo Guilabert Lopetegik idatzitakoa. Beste artikuluak Cien años de Casino Artista eibarrés (Eusebio Gorritxategi eta Jorge Rubio), Eibarko Kasinoa. Nortasunaren seinale (Jesus Gutierrez), Agustin Arana. Un siglo de Casino en la memoria (Gorritxategi) eta El bibliotecario, esa figura olvidada (Rubio).  Azpimarratzekoa da 1914an Casinoaren liburutegian egindako inbentarioan 234 liburu zeudela. Bestalde, argazki ederrez hornitu dute lana (Kasinoaren, Udal Artxibokoaren, Plazaolaren eta Arana bildumaren, Iñigo Artamendiren eta beste hainbaten argazkiekin). Liburu osoa ikusi eta irakurtzeko moduan zintzilikatu dute Ego Ibarraren webgunean, Eibarko argitalpenei eskainitako atalean.