Cielitoren gaueko kontzertu berezia Toribio Etxebarria kalean

Cielitoren gaueko kontzertu berezia Toribio Etxebarria kalean
2015/07/17 eta kitto!

Ikasturteari agur esateko kontzertu berezia emango du Cielito Musika Bandak gaur gauean, 23.00etatik aurrera Toribio Etxebarria kalean (eguraldiak laguntzen badu, bestela udaletxeko arkupeetan izango da). Carlos Sanchez Barbak zuzenduko duen emanaldirako prestatu dituzten doinuak beste batzuetan baino bereziagoak izango dira, udako gau bat girotzeko ezin aproposagoak: "La isla bonita" (kantua, D. Furianok moldatuta), "Gloria" (kantua, M. Sweeneyk moldatuta), "Elton John in Concert" (medley, Don Campbelek moldatuta), "Final Countdown" (kantua, J. Macielek moldatuta) eta "Lady Gaga Dance Miz" (medley, Ted Rickettsek moldatuta).