Coliseoak komedia flamenkoa hartuko du gaur

Coliseoak komedia flamenkoa hartuko du gaur
2015/02/25 eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 25) 38. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan, Sevillako Choni Cia. Flamenca-k "La gloria de mi mare" taularatuko du 20.30etatik aurrera. Hainbat sari eta izendapen jasotzeaz gain, kritikak eta ikusleriak bere oniritzia erakutsi dio lan honi. Aurkikuntza berezi baten aurrean gaude eta “rara avis” honek aurrez aurre begiratu diezaioke bai antzerkigintzari eta bai flamenkoari, esparru horietako osagai esanguratsuenak uztartzeko gai izan baita. Ironia eta parodiaren alde apustu egin duen komedia flamenko bikainaren aurrean gaude. Sarrerak 11 euro balio du eta txarteldegian zein interneten, kutxabank.es helbidean eros daiteke.