Dementziak nola saihestu azaltzeko hitzaldia gaur Portalean

Dementziak nola saihestu azaltzeko hitzaldia gaur Portalean
2012/04/20 eta kitto!

Gaur 18.00etatik aurrera José Félix Martí Massó Donostia Ospitaleko Neurologia zerbitzuko burua eta EHU-ko irakaslea Portalean izango da hitzaldia eskaintzen, Buruz Gimnasio Cerebral-ek antolatutako ekitaldian. Neurologoak dementziari aurre egiteko zer egin daitekeen azalduko die hitzaldira doazenei. Adituaren berbetan, “burmuina 30 urterekin zahartzen hasten den organoa da eta, gainontzeko beste guztiak bezala, zaindu egin behar da. Horretarako biderik eraginkorrena aktibitateari eustea da, jarduera mentalek erretserba kognitiboa gehitzen baitute eta, beraz, luzaroan ondo mantentzea ahalbidetu”.