Dena prest dago Arrate Kultur Elkartean Bertso Asteari ekiteko

Dena prest dago Arrate Kultur Elkartean Bertso Asteari ekiteko
2012/02/23 eta kitto!

Martxoan Bertso Astea ospatuko dute Arrate Kultur Elkartean, ohiko martxari jarraituta: taberna-saioa martxoraren 8an izango da eta bertan Amaia Agirre eta Julio Soto bertsolariek jardungo dute. Martxoaren 10rako, berriz, bertso bazkaria antolatu dute Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin. Bazkarirako txartelak Kultun daude salgai, 25 eurotan (23 eurotan bazkide direnentzat).