Domeka eguerdian zabalduko dute Exfibar 2015 seilu erakusketa Portalean

Domeka eguerdian zabalduko dute Exfibar 2015 seilu erakusketa Portalean
2015/11/22 eta kitto!
Gaur eguerdian (domeka, hilak 22) inauguratuko dute Exfibar 2015 XLVI. seilu erakusketa Portalean. Hilaren 29ra arte ikusgai egongo den erakusketaren ardatza Eibar Foball Taldearen sorreraren 75. urteurrena izango da eta erakusketaren harira Arrate Filatelikoen Elkartekoek atera ohi duten zigilu-markatzekoa ere horri eskaini diote. Ordutegi berezian zabalduko dute erakusketa: astelehenetik barixakura 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.