Egungo Islak erakusketa Portalean ikusgai

Egungo Islak erakusketa Portalean ikusgai
2015/04/17 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 17) 19.00etan inauguratu dute Portalean "Egungo Islak", Ignazio Zuloaga institutuko ikasleen artelanen erakusketa. Bigarren solairuko aretoak hartuko duen erakusketan batez ere batxilergo artistikoa ikasten dutenen artelanak, orotarikoak ikusteko aukera egongo da martxan egongo den aste bietan, maiatzaren 3ra arte. Martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara zabalduko dute erakusketa. Bestalde, aurreko asteaz geroztik areto berean Eibarko Artisten Elkartekoen taldekako erakusketa dago ikusgai.