Eibar definitzeko berba lehiaketa aurrera doa

Eibar definitzeko berba lehiaketa aurrera doa
2012/02/23 eta kitto!

Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalaren laguntzarekin antolatutako berba lehiaketa aurrera doa. Astelehenean amaitu zen gure herria definitzeko berbak lehiaketara aurkezteko epea eta orain botoa emateko momentua da. Guztira 73 parte-hartzaile izan dira eta eurek proposatutako berbak, berriz, 67. Lehiaketara aurkeztutako berbak www.eibarko-euskara.com webgunean irakurtzeko moduan ipini dituzte. Botua emateko, berriz, Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aukeratu eta botua jartzen duen tokian klikatu, besterik ez da egin behar. Botua emateko epea datorren barixakuan, martxoaren 2an amaituko da.